euskaraespañol

Eguneko irudia

Redes sociales campusa

Graduazio-ekitaldia

Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako Graduazio Ekitaldia Eibarren

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2025/09/26, 18:00

Kokapena

Eibar (Gipuzkoa)

Deskribapena

Ostiralean, irailak 26, 18:00etan, Eibarko Hezkuntza Esparruko Areto Nagusian, Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako Eibarko atalean 2024-2025 ikasturtean titulatu berri diren ikasleen graduazio ekitaldia izango da.

Aipatutako ekitaldian Energia Berriztagarrien Ingeniaritza Graduko XI. promozioko titulatuei banatuko zaizkie diplomak.

Juana Goizueta EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordea, Jon Iraola Eibarko alkatea, Iker Laskurain Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako zuzendaria, Alain Ulazia Eibarko ataleko koordinatzailea eta Luis Uriarte Teknikerreko zuzendari nagusia ekitaldiaren buru izango dira.

EGITARAUA

  • Sarrera.
  • Alain Ulazia, Eibarko ataleko koordinatzailearen hitzak.
  • Iker Laskurain, EHUko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako zuzendariaren hitzak.
  • Jon Iraola, Eibarko alkatearen hitzak.
  • Luis Uriarte, Teknikerreko zuzendari nagusiaren hitzak.
  • Ikasleen ordezkarien hitzak.
  • Dilpoma banaketa.
  • Amaiera. Juana Goizueta, EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordearen hitzak.
  • Dantza erakustaldia.