Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako promozio berria
- Kronika
Lehenengo argitaratze data: 2026/10/20
Euskal Herriko Unibertsitateko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolak 2025-2026ko ikasturteko Arkitektura Teknikako, Ingeniaritza Zibileko, Ingeniaritza Elektrikoko, Ingeniaritza Elektroniko Industrial eta Automatikoko eta Ingeniaritza Mekanikoko graduetako 163 tituludunen graduazio ekitaldia ospatu zuen Musikene-Euskal Herriko Goi-Mailako Musika Ikastegiaren areto nagusian, Donostian. Ekitaldiaren buru izan ziren Juana Goizueta Gipuzkoako Campuseko errektoreordea eta Iker Laskurain ikastegi horretako zuzendaria.
Ekitaldian, espedienterik onena lortu zuten 2025-2026 promozioko graduko titulazioetako ikasleak bereizi ziren:
- Onintza Urquia Echeverría (Arkitektura Teknikoko Gradua)
- Jon Movellan Carrillo (Ingeniaritza Zibileko Gradua)
- Josu Astigarraga Toledo (Ingeniaritza Elektrikoko Gradua)
- Amaia Fuertes Martinez (Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritzako Gradua)
- Ander Garro Hernandorena (Ingeniaritza Mekanikoko Gradua)
- Inés Etxeberria Etxaniz (Ingeniaritza Mekanikoko Gradua eta Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritzako Gradua)
Era berean, Saydy Henriquez eta Unax Lasa eskolako ikasle ohiek hartu zuten parte. Landarbaso abesbatza eskainitako musika emanaldiak ekitaldiari amaiera eman zion.
