Graduazio ekitaldiak Letren fakultatean
- Ekitaldia
Noiz eta non
2025/11/28
Kokapena
Areto nagusia - Letren Fakultatea
Paseo de la Universidad 5. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)
Deskribapena
Heldu den azaroaren 28an, ostiralarekin, Euskal Herriko Unibertsitatearen Letren Fakultateko areto nagusian egingo dira 2024-2025 ikasturtean graduatutako ikasleen graduazio ekitaldiak.
Goizean, 10:00etan, Ingeles Ikasketetako eta Itzulpengintza eta Interpretazioko ikasleek jasoko dute titulua, Belen Bengoetxea fakultateko dekanoa eta Gorka Elordieta Arabako Campuseko Ikasle, Euskara eta Kultura zuzendaria buru direla.
Lezio magistrala Emiliana Ramos EHUko Filologia eta Historia Saileko irakasleak emango du.
Geroago, 13:00etan, Filologia eta Euskal Ikasketetako ikasleen txanda izango da, eta Ixone Fernandez de Labastida Arabako Campuseko errektoreordea eta Belen Bengoetxea fakultateko dekanoa izango dira hizlari.
Eskola magistrala Emiliana Ramos EHUko Filologia eta Historia Saileko irakasleak ere emango du.
Diplomak emateaz gain, erretiroa hartu berri duten ikastegiko langileak omentzeko ere baliatuko da ekitaldia.
Arratsaldean, 18:00etan, Historia, Artearen Historia, Geografia eta Lurralde Antolamendua titulazioetan eta masterretan titulatutako ikasleak izango dira. Ekitaldi horretan, Marian Iriarte EHUko Erakunde Harremanetarako eta Kulturako errektoreordea eta Belen Bengoetxea fakultateko dekanoa izango dira buru.
Lezio magistrala Javier Velezek emango du, EHUko Artearen eta Musikaren Historia Saileko irakasle katedradunak.
Adierazitako graduetako diplomak emateaz gain, ekitaldia ere baliatuko da Letren Fakultatean irakasten diren masterrak amaitu dituzten ikasleei tituluak emateko: Literatura Konparatuko eta Literatur Ikasketetako unibertsitate masterra, Euskal Hizkuntzalaritza eta Filologiako unibertsitate masterra, Hizkuntzalaritza Teoriko eta Esperimentaleko unibertsitate masterra, Hizkuntzak Testuinguru Eleaniztunetan Eskuratzeko unibertsitate masterra eta Europa eta Mundu Atlantikoa. Boterea, Kultura eta Gizartea unibertsitate masterra.