-
EHUko ikerketa batek Arabako Errioxako historia berridatzi du
-
Emakumeak eta Zientzia: lau ikertzaile-belaunaldi XXI. mendeko erronkei aurre egiteko
-
Seguridad, miedo y ciudadanía: el joven magrebí como chivo expiatorio
-
Abortos financiados con dinero público, pero realizados en clínicas privadas
-
Oles, oles lurra esna zaitez!
Gure txokoak: Hausnarketarako, sorkuntzarako eta atseden hartzeko lekua
- Photocampus
Lehenengo argitaratze data: 2023/02/16
Bi leku osagarri aukeratu ditut. Alde batetik, ikasleekin harremanetan jartzeko gelak daude; zuzeneko harreman horrek, haien adierazpenak, arreta, ikasteko gogoa eta planteatzen dituzten gaiak ikusteak, laburbilduz, haien bilakaera ikusteak, egunetik egunera desberdina izatea eragiten du, aurre egiteko ilusioa pizten dizu eta bokazio horrekin jarraitu ahal izateko estimulatzen zaitu.
Bestalde, nire bulegoa, hemen islatua, aurreko jardueraren osagarri ezin hobea da, hausnarketarako, sorkuntzarako eta atsedenerako lekua, eta bertan ikasleekiko banakako tratua eta paisaia lasaigarria uztartzen dira. Paisaia horrek oso gama kromatiko desberdinak hartzen ditu urtaroaren arabera, eta beste leku batzuetara eramaten nau.
Leku hori Eduardo Mallesek aukeratu du, Ekonomia eta Enpresa Fakultateko (Gipuzkoa) Finantza Ekonomia I Departamentuko irakasle titularrak. Bera da aurreko lerroen egilea ere.
Nola iritsi: 43°18'41.4"N 2°00'37.9"W
