-
Euskara eta Literatura II irakasgaiak ez du portaera berezirik erakusten USaPeko emaitzak osotasunean aztertzen direnean
-
EHUko bi ikertzailek izarrarteko ingurunean lehen azukrearen detekzioan parte hartu dute
-
Oceanus Plasticus proiektua saritu dute diseinu grafikoko lehiaketa garrantzitsuenetan
-
Algaverso spin-offak jaso du Gaztenpresa-MBAe3 saria
-
Zientzia eta trukea uztartzen dituen uda, Boise eta EHUren artean
Guztion memoria eman ta zabal zazu
- Photocampus
Lehenengo argitaratze data: 2026/03/03
NON: 1976ko martxoaren 3ko sarraskia gogorarazten duen monolitoa. Vitoria-Gasteiz NOIZ: 2026ko martxoaren 3an NORK: EHU
EHUk ere parte hartu du 1976ko martxoaren 3an Gasteizen izandako sarraskiaren biktimak omentzeko eta gogoratzeko lore eskaintzan.
Espainiako Polizia Armatuak bost langile hil zituen Gasteizko San Frantzisko elizan 1976ko martxoaren 3an. 50 urte bete dira harrezkero. Sarraskia gogoratzeko egiten den lore eskaintzan parte hartu du EHUk ere, errektoretza taldearen eskutik, biktimen omenezko monolitoan. Justiziazkoa, oroitzea; beharrezkoa, ez ahaztea. Guztion memoria eman ta zabal zazu.
Eguneko irudi guztiak ikus ditzakezu Photocampus atalean.
Nahi al duzu atal honetan zeuk egindako irudi bat argitaratzea? Bidali, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus