Bizitzaz eta sormenaz beteriko ataria
- Photocampus
Lehenengo argitaratze data: 2022/06/13
NON: Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea. NOIZ: 2022ko maiatzak 20. NORK: Laura López. UPV/EHUko Komunikazio Bulegoa.
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko atari nagusian ibilita, Kazetaritza Saileko Mari Mar Gonzálezek sortutako obra bizia ikus dezakezu. Obrak bertan parte hartzera gonbidatzen gaitu, bertan nahi duguna idatziz eta marraztuz. Obra hau Fakultatearen 40. urteurrenaren ospakizunen barruan kokatzen da, eta Unibertsitateko kolektibo guztien sormena eta parte-hartzea sustatzea du helburu, espazio bizi eta sortzaile bat sortuz.