euskaraespañol

Redes sociales campusa

Europako eskola Museoek elkartasuna adierazi diote Ukraniako herriari

  • Photocampus

Lehenengo argitaratze data: 2022/03/11

NON: UPV/EHUko Hezkuntzaren Museoa (Gipuzkoako Campusa). NOIZ: 2022ko martxoaren 10n. NORK: Luis Mª Naya. Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea.

Euskal Herriko Unibertsitateko Hezkuntzaren Museoak parte hartu du egin den elkartasun-ekintzan, Europako hainbat herrialdetako eskola-museo ugarirekin batera (Italia, Eslovenia, Suitza, Alemania eta Herbehereak, besteak beste), lelo honenpean:

Ukrainako lagun maiteak:
Zuengan pentsatzen dugu eta zuen alde gaude
Munduko eskola museoak

Gure inguruan, Espainiako Ondare Historiko eta Hezitzailea Aztertzeko Elkartea izan da ekimen honen buru, eta hainbat eskola-museok, museo pedagogikok eta/edo hezkuntza-museok hartu dute parte bertan.

Une honetan UNESCOren sortze-testua ekarri nahi dugu gogora; 1945ean, gerrak gizakien buruan sortzen direnez, gizakien buruan eraiki behar dira bakearen gotorlekuak. Hezkuntza eta kultura dira bizitzen ari garena bezalako hondamendiak saihesten lagun dezakeen bide bakarra.

Saileko argazki guztiak Photocampusen. 

Zuk egindako irudi bat argitaratzea nahi duzu atal honetan? Bidal iezaguzu, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus