euskaraespañol

Eguneko irudia

Redes sociales campusa

Hirugarren urtez Pepper robota Zinemaldian

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2025/10/02

Pepper robotak Ugaitz Alegria aurkezlearekin batera pelikularen aurkezpena egin zuen | Argazkia: EHU

Donostia Zinemaldiaren astean zehar, 80 eskolatako 6 eta 11 urte bitarteko 13000 ikasle baino gehiagok Belodromoan egin ziren ‘Ikastetxeak Belodromoan’ goizeko saioez gozatuko zuten. Bertan, hirugarren urtez, Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Informatika Fakultateko Robotika eta Sistema Autonomoen Ikerketa Taldearen (RSAIT) lankidetzari esker, Pepper robotak Ugaitz Alegria aurkezlearekin batera pelikularen aurkezpena egin zuen. Horretarako, Pepperrek eta Ugaitzek elkarrizketa bat mantendu zuten. Elkarrizketa horren bukaeran, biok batera ‘Gangnam Style’ abestiarekin batera dantza egin zuten ikusleak ere dantza egitera animatuz. Aurten, Belodromoko pantaila erraldoian ‘Totoro auzokidea / Tonari no Totoro (Mi vecino Totoro, Hayao Miyazaki, 1988)’ filma proiektatu zen goizero, animaziozko zinema japoniarreko klasiko bat, eskola-umeei basoko misterioetan murgiltzeko gonbita egiten diena. 2019az geroztik, DIPCk eta Euskadiko Filmategiak Donostia Zinemaldiarekin duten lankidetzari esker antolatzen dira saio horiek.