-
EHUko ikerketa batek Arabako Errioxako historia berridatzi du
-
Emakumeak eta Zientzia: lau ikertzaile-belaunaldi XXI. mendeko erronkei aurre egiteko
-
Seguridad, miedo y ciudadanía: el joven magrebí como chivo expiatorio
-
Abortos financiados con dinero público, pero realizados en clínicas privadas
-
Oles, oles lurra esna zaitez!
Jardunaldia: Hizkuntzaren Ekonomia Berriko Transizio Digital Eleaniztuna
Noiz eta non
2022/06/01, 09:00 - 14:00
Kokapena
Miramar Jauregia
Mirakontxa Pasealekua 48. -20007- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Deskribapena
Asteazkenean, ekainaren 3an, 09:00etatik aurrera, Donostiako Miramar Jauregian, ‘Hizkuntzaren Ekonomia Berriko Transizio Digital Eleaniztunari’ buruzko Jardunaldia egingo da. Jarduera SEPLN Hizkuntza Naturala Prozesatzeko Espainiako Elkarteak, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren eta UPV/EHUko HiTZ zentroaren laguntzarekin antolatu du. Ekitaldiak USCko CiTIUSen, CENIDen, Jaengo Unibertsitateko CEATICen eta BSCren laguntza ere izan du. Jardunaldia presentziala izango da eta zuzenean transmitituko da streaming bidez (#jornadaTL22).
Irekiera-ekitaldian parte hartuko dute:
-Bingen Zupiria, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua
-Eva Ferreira, UPV/EHUko errektorea
-Alfonso Ureña, SEPLN elkarteko presidentea
-Eneko Agirre, HiTZ zentroaren zuzendaria
Ekitaldiaren antolakuntzatik azpimarratu dute: “Hizkuntzak giza adimena bultzatzen du. Hizkuntza informazioa transmititzeko eta eskuratzeko modurik ohikoena eta moldakorrena da. Hizkuntza erabiltzen dugu, gure komunikazio-ingurune naturala, informazioa kodetzeko, biltegiratzeko, transmititzeko, partekatzeko eta manipulatzeko. Izan ere, eskuragarri dagoen informazio digital gehiena ez dago egituratuta hainbat hizkuntzatan (idatziak edo hitz egindakoak), eta hori erronka bat da informazio hori ustiatu eta prozesatu nahi duen edozein erakunderentzat. Beraz, hizkuntza da eta egon behar du gure ahaleginen erdigunean Adimen Artifiziala garatzeko, eta alderantziz. Izan ere, gaur egun, Hizkuntzaren Teknologia da, ziurrenik, Adimen Artifizialaren alorrik berritzaileena, hazkunde azkarreko inpaktu ekonomikoa duena. Zoritxarrez, European Language Equality proiektuaren emaitzek erakusten dutenez, aurrerapen teknologiko nabarmen hori ez da berdin garatzen hizkuntza guztietan. Haien artean distantzia handia dago. Testuinguru horretan, jardunaldi honen helburua honako erronka hauei erantzutea da:
-Nola egin arrakastaz trantsizio digital eleaniztuna; nola bermatu gure hizkuntzen eta kulturen iraupen digitala
-Nola bihurtu sozioekonomikoki errentagarri eleaniztasuna: berrikuntza, zerbitzuak, produktuak eta negozio-eredu berriak
Horretarako, herri-administrazioko, industria- eta enpresa-arloko arduradun nabarmenak gonbidatu dituzte, baita esparru zientifikoko eta akademikoko adituak ere.”