Hitzaldi matematikoak Pi Egunean
- Ekitaldia
Noiz eta non
2026/03/13, 18:30 - 20:30
Kokapena
Mitxelena entzunaretoa - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbo (Bizkaia)
Deskribapena
Martxoaren 14a ez da bestelako egun bat matematikarientzat; hain zuzen, Pi zenbakiaren eguna da. Hori dela eta, martxoak 13an, ostiralean, EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak matematikaren inguruko hitzaldiak antolatu dituzte. Jardunaldiak Bizkaia Aretoko Martxelena gelan izango dira, 18:30etatik 20:30era bitarte.
Bertan, askotariko gaiak jorratuko dituzte; besteak beste, Hardy eta Ramanujan matematikarien arteko lankidetza historikoa, π zenbakiaren inguruko hausnarketa, naturan oinarritutako optimizazio-algoritmoak, espazioaren forma geometrikoa, matematikaren eta euskal dantzaren arteko lotura eta datuen eta arrazoiketaren arteko harremana. Hizlariak, berriz, Pablo Fernandez Gallardo, José Antonio Prado Bassas, Leticia Hernando, Irene Gonzálvez, Judith Rivas eta Tomás Tejeiro izango dira.