euskaraespañol

Eguneko irudia

Redes sociales campusa

Hitzaldia

Hitzaldia: Garapen iraunkorrerako polimeroak

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2025/09/23, 19:00

Kokapena

Ernest Lluch Kultur Etxea
Anoeta pasealekua 13. -20014- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

2025. urtean zehar, Kimika Fakultateak bere 50 urteak ospatuko ditu, jarduera-programa zabal eta askotarikoarekin. Programa hori Donostia Kulturarekin zein Materialen Fisikako Zentroarekin batera antolatutako hitzaldi-zikloarekin hasi zen urtearen hasieran, ‘50 Urte Kimika Zabaltzen’ izenburupean. Ziklo honetan Kimika Fakultateko kideek Fakultatean garatzen diren hainbat gairen inguruan arituko dira Ernest Lluch kultur etxean, publiko orokorrari irekitako hitzaldietan. Hitzaldiak hilabetean behin gauzatuko dira, Materialen Fisikako Zentroko komunikazio arduradunak, Idoia Mugikak aurkeztuta. Hizlarien artean perfil desberdin anitzeko Fakultateko kideak daude, hala nola, Euskadi Ikerkuntza Sariak, proiekzio handiko gazteak eta zientzia zabalkuntzan adituak.

Zikloaren zazpigarren hitzaldia Gabriel Perli ikertzaileak eskainiko du. Izenburua: ‘Polímeros para un desarrollo sostenible’ (Garapen iraunkorrerako polimeroak). Hitzaldi honek polimeroak zer diren, non dauden eta plastikoen arazoari aurre egiteko teknologia iraunkorragoak garatzea zergatik den garrantzitsua azalduko du. Bereziki, ekonomia zirkularrago batera bideratutako sintesi-estrategia berriak, prozesamendu-teknologiak eta birziklatze-metodoak aurkeztuko dira. Azkenik, Donostiako birziklatze-arauen gida praktiko bat eta oroigarri bat eskaintzen saiatuko dira.

Sarrera irekia da eserleku guztiak bete arte.