-
EHU, Europako unibertsitate hoberenen artean ingeniaritza ikasketetan
-
Guillermo Ruiz Irastorza: «Medikuak batzuetan sendatu, askotan arindu eta beti lagun egiten du»
-
Carlos Matuteren ikerketa batek bigarren postua lortu du Natureko Top Altmetricean
-
Venezuela en la geopolítica del imperialismo
-
EHUren memoriaren zaindaria
Hitzaldia: Ideien kimika. Unibertso kimikoaren azken muga
- Ekitaldia
Noiz eta non
2025/06/10, 19:00
Kokapena
Ernest Lluch Kultur Etxea
Anoeta pasealekua 13. -20014- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Deskribapena
Jesus Maria Ugalde ikertzaileak Kimika Fakultatearen mende erdiko historia ospatzeko antolatutako hitzaldi zikloaren bosgarren hitzaldia emango du asteartean, ekainak 10, 19:00etan, Ernest Lluch Kultur Etxean, Donostian.
2025. urtean zehar, Kimika Fakultateak bere 50 urteak ospatuko ditu, jarduera-programa zabal eta askotarikoarekin. Programa hori Donostia Kulturarekin zein Materialen Fisikako Zentroarekin batera antolatutako hitzaldi-zikloarekin hasi zen urtearen hasieran, ‘50 Urte Kimika Zabaltzen’ izenburupean. Ziklo honetan Kimika Fakultateko kideek Fakultatean garatzen diren hainbat gairen inguruan arituko dira Ernest Lluch kultur etxean, publiko orokorrari irekitako hitzaldietan. Hitzaldiak hilabetean behin gauzatuko dira, Materialen Fisikako Zentroko komunikazio arduradunak, Idoia Mugikak aurkeztuta. Hizlarien artean perfil desberdin anitzeko Fakultateko kideak daude, hala nola, Euskadi Ikerkuntza Sariak, proiekzio handiko gazteak eta zientzia zabalkuntzan adituak.
Zikloaren bosgarren hitzaldia Jesus Maria Ugalde ikertzaileak emango du, ‘Ideien kimika. Unibertso kimikoaren azken muga’ izenburupean. Ugalde EHUko Kimika Fakultateko irakaslea da, Jakiundeko kide osoa eta 2003. urtean Euskadi Ikerketa Saria jaso zuen. “Zientzia esperimentalen artean, esperimentalena kimika da. Izan kontuan badela industria kimikoa, baino ez industria fisikorik, esate baterako. Materia ekoitzi eta nahieran eraldatzea ardatz ditu kimikak. Materia, giza-eskalan: elektroiak (baterietan), argia (su artifizialetan), atomoak (erradiaktiboak), molekulak (botika gehienak)... Nola lortzen ditu ba, mirari diruditen hauek guztiak? Hona hemen kimikaren azken muda: materia ekoitzi eta eraldatzen dituzten ideien prozesaketa”.
Hitzaldia Idoia Mugikak aurkeztuko du, Materialen Fisikako Zentruko (CSIC-UPV/EHU zentro mistoa) komunikazio arduradunak. Hitzaldia euskaraz izango da.
Sarrera irekia da eserleku guztiak bete arte.