euskaraespañol

Eguneko irudia

Redes sociales campusa

Hitzaldia

Hitzaldia: Koloreen kimika

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2025/10/14

Kokapena

Ernest Lluch Kultur Etxea
Anoeta pasealekua 13. -20014- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

2025. urtean zehar, Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Kimika Fakultateak bere 50 urteak ospatuko ditu, jarduera-programa zabal eta askotarikoarekin. Programa hori Donostia Kulturarekin zein Materialen Fisikako Zentroarekin batera antolatutako hitzaldi-zikloarekin hasi zen urtearen hasieran, ‘50 Urte Kimika Zabaltzen’ izenburupean. Ziklo honetan Kimika Fakultateko kideek Fakultatean garatzen diren hainbat gairen inguruan arituko dira Ernest Lluch kultur etxean, publiko orokorrari irekitako hitzaldietan. Hitzaldiak hilabetean behin gauzatuko dira, Materialen Fisikako Zentroko komunikazio arduradunak, Idoia Mugikak aurkeztuta. Hizlarien artean perfil desberdin anitzeko Fakultateko kideak daude, hala nola, Euskadi Ikerkuntza Sariak, proiekzio handiko gazteak eta zientzia zabalkuntzan adituak.

Zikloaren zortzigarren hitzaldia Ane Bordagaray Kimika Analitikoko irakasle agregatuak eta Jon Mattin Matxain Kimika Fisikoako irakasle oso eta gaur egungo EHUko Kimika Fakultateko dekanoak eskainiko dute. Izenburua: ‘Koloreen kimika’. Kimikan koloreek esanahi asko dituzte, eta tresna analitiko zein ezaugarri propio bezala erabiltzen dira. Hitzaldi honetan, Anek eta Jon Mattinek koloreen erabilpen desberdina azalduko dute. Alde batetik, tresna analitiko moduan, eta bestetik, bere propietate kimiko fisikoen jatorria dela eta aplikazio deigarri batzuk azalduko dira, ala nola material fluoreszenteak eta su artifizialak.

Sarrera irekia da eserleku guztiak bete arte. Hizkuntza: euskaraz.