-
Franco: Historia y/o relato moral
-
Jarduera elektrikoa detektatu da lehenengoz Marteko atmosferan
-
Adimen artifizialaren egia ezkutua
-
Gorozkietan ezkutuan dagoen DNAk erakusten du iberiar otsoaren dieta
-
EHUk bere premiak zehaztu eta Legebiltzarrari eskatu dio 2026ko aurrekontuetan finantzaketa indartzea
Ikasleen VIII. Biltzarrak 2030 Agendarekin lotutako GrAL onenak sarituko ditu
- Ekitaldia
Noiz eta non
2025/10/25, 09:30 - 14:00
Kokapena
Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbo (Bizkaia)
Deskribapena
Urriaren 25ean, Bilboko Bizkaia Aretoan, EHUko Ikasleen VIII. Biltzarra ospatuko da. Bertan, 2024-2025 ikasturteko Gradu Amaierako Lanak (GRAL) sarituko dira, Nazio Batuen 2030 Agendaren Garapen Iraunkorrerako Helbururen bat (GIH) jorratzen dutenak.
Zortzigarren edizio honetan inoiz baino proposamen gehiago aurkeztu dira: 149 guztira.
Ikasleen aurkezpenen ondoren, Ikasleen eta Konpromiso Sozialerako Errektoreordetzak zortzi Gradu Amaierako Lan (GrAL) onenak sarituko ditu. 400 euroko saria jasoko du ardatz bakoitzeko lehenengo GrAL onenak, eta 200 eurokoa, ardatz bakoitzeko bigarren GrAL onenak (pertsonak, planeta, oparotasuna eta bakea-aliantzak izango dira ardatzak).
Gainera, VIII. edizio honetan beste bi sari emango dira: bat Zerbitzuen bidezko Ikaskuntza metodologian oinarrituta garatzen den GrAL onenari (400€), eta bestea poster formatuan aurkeztutako GrAL onenari (300€).
Sariak Asier Blas EHUko Ikasleen eta Konpromiso Sozialerako errektoreordeak banatuko ditu jardunaldiaren amaieran.
Programa eta hizlarien inguruko informazio guztia kontsultatu hemen.