-
Hesteetako osasunari buruzko gida berria
-
EHUko bi ikertzailek izarrarteko ingurunean lehen azukrearen detekzioan parte hartu dute
-
2026-2027 ikasturtearen hasierako datak
-
EHUk EHU-iBio ikerketa-zentro berria sortu du
-
Gaur hasi da EHUn matrikulazioa aurretiko izen-ematea egin duten 19.453 ikasleentzat
Ikuspegi, Inmigrazioaren Euskal Behatokiak, 88. Panoramika argitaratu du: ‘Atzerritar jatorriko biztanleria eta lan-eremua EAEn’
- Albisteak
Lehenengo argitaratze data: 2023/05/31
Ikuspegik, Immigrazioaren Euskal Behatokiak, 88. Panoramika argitaratu du. Zenbaki horren izenburua da "Atzerritar jatorriko biztanleria eta lan-eremua EAEn". Liburuki berriak bertako eta atzerriko biztanleen arteko lan-zirkunstantzien alderaketa jasotzen du, baita horien arteko aldeak ere, sexuen arabera, bigarren kasuan.
Ikuspegi – Immigrazioaren Euskal Behatokiaz
Ikuspegi − Immigrazioaren Euskal Behatokiak 2004tik dihardu. Eusko Jaurlaritzaren Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailari eta Euskal Herriko Unibertsitateari lotutako erakundea da, eta migrazio fluxuek Euskadin duten eragina aztertzea, ezagutzea eta baloratzea du helburu.
Beste ikerketa batzuen artean, behatokiak Begirada argitalpena kaleratzen du. Lau hilean behingo ikerlanetan, immigrazioarekin eta Euskadin bizi diren atzerritar jatorriko biztanleekin zerikusia duten alderdi jakinak lantzen dituzte.