-
Euskara eta Literatura II irakasgaiak ez du portaera berezirik erakusten USaPeko emaitzak osotasunean aztertzen direnean
-
EHUko bi ikertzailek izarrarteko ingurunean lehen azukrearen detekzioan parte hartu dute
-
Algaverso spin-offak jaso du Gaztenpresa-MBAe3 saria
-
Zitekek ‘Think Big 2026’ Enpresa Ideia onenak saritu ditu
-
Zientzia eta trukea uztartzen dituen uda, Boise eta EHUren artean
IMH Campuseko diploma banaketa ekitaldia
Noiz eta non
2023/03/30, 18:00
Kokapena
Gipuzkoa
Deskribapena
Martxoaren 30ean, osteguna, 18:00etan, IMH Campus-eko Alberto Ortueta Areto Nagusian, Elgoibarren, unibertsitate tituluen diploma banaketa ekitaldia egingo da. Zentro hau Euskal Herriko Unibertsitatera atxikitako ikastegia da 2011 urtetik.
Ekitaldian parte hartuko dute: Agustin Erkizia UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordeak; Ixaka Egurbide IMH Campuseko zuzendariak; Ane Beitia Elgoibarko alkateak; eta, Josu Riezu AFM Clusterreko pertsonen arloko zuzendariak.
Egitaraua
- Ongi etorria eta agur instituzionalak.
- Diploma banaketa eta espediente onenen aipamena.
- Ikasle ohi ordezkarien hitzak.
- Gipuzkoako Campuseko errektoreordearen hitzak.
- Talde argazkia