‘Ipar Amerikako Mendebaldeko kultura eskualdaketak’ IV. Nazioarteko Sinposioa
- Ekitaldia
Noiz eta non
Noiztik: 2025/10/06 Noiz arte: 2025/10/07
Kokapena
Gradu-aretoa - Letren Fakultatea
Paseo de la Universidad 5. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)
Deskribapena
EHUren REWEST (Research in Western American Literature and Culture) Ipar Amerikako Mendebaldeko Literatura eta Kulturari buruzko ikertaldeak antolatuta, Letren Fakultateak ‘Ipar Amerikako Mendebaldeko Kultura Eskualdaketak’ nazioarteko IV. sinposioa hartuko du.
Hamahiru ponentzia eta lau hitzaldi emango dituzte Ana Merino idazleak, Kepa Sajo zinemagileak, John D. Sanderson Alacanteko Unibertsitateko irakasleak eta David Fenimore Nevada-Renoko Unibertsitateko irakasle emerituak. Era berean, bi mahai inguru izango dira: lehendabizikoa XXI. mendeko literatura eta zinemako "western" generoari buruzkoa; eta bigarrena Amerikako Mendebaldeari eta Espainiako musikari buruzkoa, Dinamita pa 'los Pollos taldearen bi kide sortzaileren presentziarekin, Roberto Mata eta Javier Zaitegui.
Bertaratzea librea izango da lekua bete arte.
Sinposioaren webgunean programa osoa ikus daiteke.