-
EHU, Europako unibertsitate hoberenen artean ingeniaritza ikasketetan
-
Guillermo Ruiz Irastorza: «Medikuak batzuetan sendatu, askotan arindu eta beti lagun egiten du»
-
Carlos Matuteren ikerketa batek bigarren postua lortu du Natureko Top Altmetricean
-
EHUren memoriaren zaindaria
-
Venezuela en la geopolítica del imperialismo
Irrintzi Tailerra Unibertsitate Pabiloian
- Ekitaldia
Noiz eta non
2025/12/01, 18:30
Kokapena
Unibertsitate Pabilioia
Los Apraiz 1. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)
Deskribapena
Abenduarean 1ean, Aitzina Folk Elkarteak, EHUrekiko lankidetzan, irrintzi tailerra egingo du EHUren Arabako Campuseko Pabiloian.
Irrintzia gure kulturaren atal bat da, adierazpen paregabea. Artzainek erabilitako oihu luzea da menditik mendira komunikatzeko, gaur egun jai giroan entzuten duguna, alaitasunaren adierazpen gisa. Amaia García Uriondok 10 urte baino gehiago daramatza jarduera hau antolatzen ondare immaterial hau ezagutarazteko eta euskal kultura zabaltzeko. Ikasiko dugu gorputza erabiltzen irrintziak botatzeko, irrintzien mota desberdinak egiteko, lotsa alde batera utzita berehalakoan.
Parte hartzaile bakoitzak koltxoneta, arropa erosoa eta ur botila eraman beharko ditu. Tailerraren aurkezpena euskaraz izango da eta tailerra euskaraz edo gaztelaniaz (bietako batean) egingo da, taldearen beharren arabera.
Plaza kopuru mugatua: 13 EHUko ikasle eta langileentzat eta 12 publiko orokorrarentzat. Izen ematea doakoa izango da.
Informazio gehiago jaso eta izena emateko: https://aitzinafolk.org/evento/segundo-taller-de-irrintzis/