euskaraespañol

Redes sociales campusa

Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzien graduko promozio berria

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2025/10/03

Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzien Graduko XII. promozioko ikasleak | Argazkia: Nuria González. EHU.

Euskal Herriko Unibertsitatearen Hezkuntza eta Kirol Fakultateak Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzien Graduko XII. promozioko ikasleak graduatzeko ekitaldia egingo du. Ixone Fernández de Labastida Medina Arabako Campuseko errektoreordea izan zen ekitaldiko buru eta lagun izan zituen Julio Calleja González Hezkuntza eta Kirol Fakultateko dekanoa eta Gorka Iturriaga Madariaga Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolerako zuzendaria.

Promozio horretan 113 ikasle graduatu dira (46 neska eta 67 mutil) eta promozioko amabitxi gisa jardun zuen Estibaliz Romaratezabala Aldasorok, ikastegiko irakasleak.