euskaraespañol

Redes sociales campusa

Jardunaldia: ’Migrazioak fokuratuz. Hedabideen narratiba eta desinformazioaren aurkako borroka’

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2025/05/20, 09:00

Kokapena

Baroja entzunaretoa - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbo (Bizkaia)

Deskribapena

Maiatzaren 20an, asteartea, Bizkaia Aretoak komunikabideek migrazioak nola kontatzen dituzten eta fenomeno horren inguruko desinformazioari nola aurre egin hausnartzeko  jardunaldi bat hartuko du. "Migrazioak fokuratuz" izenburupean, ekitaldiak espezializatutako hainbat erakundetako kazetariak, akademikoak eta profesionalak bilduko ditu, immigrazioaren inguruko egungo komunikazio-erronkei buruz eztabaidatzeko.

Xabier Legarreta, Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuordea, eta Julia Shershneva, Ikuspegi – Immigrazioaren Euskal Behatokiko zuzendaria, Estitxu Garai Artetxe, UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko errektoreordearekin batera, izango dira topaketari hasiera emateko arduradunak. Aurkezpenaren ondoren , ikuspegi desberdinetatik, immigrazioaren gaia komunikabideetan aurkezteko eta desinformazioaren aurkako borrokaren egungo erronkei buruzko gaiak jorratuko dira.

Solasaldiak:

  • “Immigrazioaren narrazioa: dinamikak eta erronkak”: Ainhoa Furundarena (EiTB), César Coca eta Olatz Silva (Berria) izango dira hizlari. Moderatzailea: Naiara Vink (ZAS!).
  • “Estereotipoei aurre eginez, desinformazioaren aurka borrokatuz”: Natalia Diez (Maldita.es), Juan José Igartua (USAL), Patricia Macías (PorCausa) eta Okba Mohammad (Baynana) izango dira hizlari. Moderatzailea: Isabel León (Cadena SER).

Jardunaldia streaming bidez jarraitu ahal izango da, hemen bertan.

Parte-hartzea doakoa da inprimaki honen bidez.