-
EHU, Europako unibertsitate hoberenen artean ingeniaritza ikasketetan
-
Guillermo Ruiz Irastorza: «Medikuak batzuetan sendatu, askotan arindu eta beti lagun egiten du»
-
Carlos Matuteren ikerketa batek bigarren postua lortu du Natureko Top Altmetricean
-
EHUren memoriaren zaindaria
-
Venezuela en la geopolítica del imperialismo
Justizia ekosoziala eta eraldaketa juridikoen jardunaldiak
- Ekitaldia
Noiz eta non
Noiztik: 2025/05/19 Noiz arte: 2025/05/20, 16:00 - 20:00
Ordutegia
Astelehena : 16:00 - 19:45
Asteartea : 09:00 - 20:00
Kokapena
Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbo (Bizkaia)
Deskribapena
Mundu osoan zehar, naturaren defentsarako mugimenduek gora egin dute krisi klimatiko eta kapitalistaren ondorioz, baita eskubide ekologikoak eta ingurumenaren defentsa sustatzeko ekimen juridikoak sortu dira ere. Horren harira, Naturaren eskubideak? Justizia ekosoziala: eraldaketa juridikoen jardunaldiak egingo dira Bilbon maiatzaren 19 eta 20an. Jardunaldien antolatzaileak EKOPOL (UPV-EHU), Teknika eta Humanitate Ekologikoen Ikerketa Taldea (THECO), UC3M eta Ecoprudencia-UCM izan dira.
Justizia ekosozialaren ildo nagusiak ingurumen inpaktuak ez direla modu berdinean banatzen dio; klase sozial, etnia edo generoaren arabera desberdintasunak daude, eta talde zaurgarrienek jasaten dituzte gehienetan ondorio larrienak.
Bi egunetan zehar hainbat profesionalen hitzaldiak izango ditugu Bizkaia Aretoan. Besteak beste, EHUko irakasle eta EKOPOLeko kide Leire Urkidi eta Iñaki Barcenak ekojustizia eta zor ekologikoari buruz hitz egingo dute maiatzaren 19an, eta egun horretan ere justizia ekosozialak gure bizimoduan duen eragina jorratuko duten hitzaldiak eskainiko dira. Maiatzaren 20an, berriz, lurraldeen arteko esperientziak ezagutzeko hitzaldiak egongo dira, esaterako, Guggenheim Museoaren eta Urdaibaiko biosferaren erreserbaren kasua.
Sarrera librea da eta mezu bat bidali beharko da helbide honetara: ekopol@ehu.eus. Soilik 60 plaza daude.
Egitaraua
Maiatzak 19 - Justizia ekosoziala gure bizimoduen eraldaketa gisa
• 16:00etatik 17:30era (ONLINE). Irekiera hitzaldia: Ulrich Brandt (Vienako U.): "Inperioko bizimoduaz: Ezkutuko arazoa"
• 17.03tik 18.30era: Adrián Almazán (UC3M): "Natura eta kolapso ekosoziala edo zergatik behar dugun Desaskundea eraiki"
• 18.30etik 18.45era: atsedenaldia
• 18.45etik 19.45era: Leire Urkidi eta Iñaki Barcena (EHU): "Ekojustizia eta zor ekologikoa"
Maiatzak 20 - Justizia ekosoziala ekinean: lurralde arteko esperientziak
• 09:00etatik 10:00etara: Isabel Wences (Madrilgo Unibertsitate Konplutentsea): "Naturaren defentsarako prozesuak eta mugimenduak"
• 10:00etatik 11:00etara: Albert Noguera (Valentziako Unibertsitatea): "Natura eta konstituzionalismo berria"
• 11:00etatik 11:15era: Atsedenaldia
• 11.15etik 12.15era: Eduardo Salazar (Murtziako Unibertsitatea): "Itsaso Txikiaren eta bere arroaren eskubideen konkista soziala"
• 12.15etik 13.15era: Carolina Yacaman (UAM): "Zaintza, ondasun komunak eta eraldaketa soziala"
• 13.15etik 16.00era: Bazkaria
• 16.00etatik 17.00etara: Eider Gotxi (Guggenheim -Urdaibai STOP): "Urdaibai: etorkizun zalantzagarria"
• 17.00etatik 18.00etara: David Beorlegui eta Elena Galán (BC3 – UPV): "Urdaibai: Eskubideen subjektua edo borroka objektua"
• 18.00etatik 19.00etara: Iñaki Lasagabaster (UPV-EHU): "Urdaibai eta ingurumen-legeria"
• 19.00etatik 20.00etara (ONLINE). Amaierako hitzaldia: Valeria Berros (UNL, Argentina): "Nor da pertsona? Naturaren eskubideei buruzko hausnarketak "