-
EHU, Europako unibertsitate hoberenen artean ingeniaritza ikasketetan
-
Guillermo Ruiz Irastorza: «Medikuak batzuetan sendatu, askotan arindu eta beti lagun egiten du»
-
Carlos Matuteren ikerketa batek bigarren postua lortu du Natureko Top Altmetricean
-
Venezuela en la geopolítica del imperialismo
-
Kiroldegian, kirolean
Kimika Fakultateak enpresa-sarearekin eta ikerketa eta teknologia zentroekin loturak indartzeko jardunaldiak antolatu ditu
- Ekitaldia
Noiz eta non
Noiztik: 2025/10/09 Noiz arte: 2025/10/10
Kokapena
Antonio Beristain Areto nagusia - Carlos Santamaria Zentroa
Plaza de Elhuyar 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Deskribapena
Kimikak sektore ekonomiko askori eragiten die. Agian, nabarmenena industria kimikoa da, baina beste hainbat industria ere, hala nola farmazeutikoa, ehungintza, nekazaritza-elikagaigintza/gastronomikoa eta energetikoa, adibidez, estu lotuta daude kimikarekin. Horregatik, kimikariak sektore askotan aurki daitezke lanean, eta, ondorioz, kalitatezko prestakuntza izatea funtsezkoa da gizartearentzat.
Ildo horretan, Kimika Fakultatea da Euskal herriko Unibertsitateko (EHU) Gipuzkoako Campuseko Zientzia Esperimentaletan graduatuak prestatzen dituen zentro bakarra. Gainera, bere ibilbideari esker, erreferentziazko zentro bihurtu da aplikazio ugariko polimero eta material aurreratuen garapenean, eta bioteknologian.
Horrela, EHUko Kimika Fakultatearen 50. urteurrenaren harira, ostegunean eta ostiralean, urriak 9 eta 10, Carlos Santamaria Zentroaren areto nagusian, Donostian, ‘Kimika eta Enpresa’ jardunaldiak antolatu dira, POLYMAT eta Materialen Fisikako Zentroarekin elkarlanean, sektore horien beharrak ezagutzeko, bai eta lanbide heziketako ikastegiak, ikerketa/teknologia zentroak, enpresak eta erakundeak bezalako beste eragile batzuekin lankidetza-aukerak aztertzeko ere.
Gaur goizean, Carlos Santamaría Zentroko areto nagusian, Donostian, jardunaldien irekiera-ekitaldia izan da eta bertan parte hartu dute: Marian Iriarte EHUko Harreman Instituzionaletarako eta Kulturako errektoreordeak; Unai Andueza Iraeta Gipuzkoako Ekonomia Sustapeneko eta Proiektu Estrategikoetako foru diputatuak; Amaia Esquisabel Alegria Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitateak eta Berrikuntzako Zientzia Politikarako zuzendariak; eta, Jon Mattin Matxain Kimika Fakultateko dekanoak.
Jardunaldien helburu nagusiak dira Kimikako Fakultatearen eta eragile ekonomiko eta profesionalen arteko loturak indartzea; Beste zentro, formazio profesional eta enpresekin batera material berrien garapenerako eta bioteknologiarako formakuntza estrategiak zehaztea; eta, sektore ekonomikoetara ezagutza transferentziak bultzatzea, hurrenez hurren. Bi egunetan zehar aipatutako sektoreetako punta-puntako enpresak izango dira hizlarien artean, baita punta-puntako ikerketa zentroak eta zentro teknologikoak ere (Tekniker, Tecnalia, CIDETEC, VIVEbiotech, Viralgen, Oribay, Qymatrix, Biogipuzkoa… hurrenez hurren). Horretaz gain, ezagutzaren transferentzian esperientzia handiko eragileak izango dira, enpresen elkarteak, eta EHUko formakuntza dualean eta mikrokredentzialetan adituak; besteak beste, Cámara de Comercio, Bic Gipuzkoa, IMH, Fomento San Sebastián. ADEGI, BioGipuzkoa…
