-
Gradu eta graduondo amaiera ekitaldi bateratua ospatuko du EHUk San Mamesen ekainaren 12an
-
EHUk atsekabea erakutsi du Garaikoetxearen heriotzagatik: "Euskal unibertsitate publikoa zorretan dago berarekin"
-
Hizkuntzen erabilerak (eta ez elebiduntasunak bakarrik) eragiten dio kontrol inhibitorioari
-
Gaizkia, Auschwitzetik Gazara
-
La suerte de que un MIR pueda elegir Medicina de Familia y Comunitaria
'La Ría del Ocio' aldizkariak Komunikazio eta Zientzien Fakultatea saritu du
Sariak maiatzaren 24an banatu ziren Bilboko BBK Aretoan
- Kronika
Lehenengo argitaratze data: 2022/05/27
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateak aintzatespenak jasotzen jarraitzen du bere 40. urteurrenean. Oraingo honetan, saria “La Ría del Ocio” kultur aldizkariaren eskutik datorkio, bere 35. urteurrenean UPV/EHUren ikastegiari “Las Angulas de la Ría de Bilbao” preziatuetako bat eman baitio.
Atzo, maiatzak 24 asteartea, Bilboko BBK Aretoan egindako ekitaldian, epaimahaiak nabarmendu zuen “euskal prentsako eta ikus-entzunezko hedabideetako aurpegi ezagun gehienak fakultatetik” igaro direla.
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko dekanoak, Ana Irene del Vallek, saria jasotzean azpimarratu zuenez, “gure fakultatearen DNAn dago ingurune profesionalarekin, tokiko hedabide eta erakundeekin eta gure lurraldeko eskaintza kultural eta komertzialarekin konplizitatea eta lankidetza izatea. Horren adibide on eta fidela da gaur egun sari honekin ohoratzen gaituena”.