euskaraespañol

Eguneko irudia

Redes sociales campusa

Kongresua

Kongresua: ‘Queer/kuir mutazioak apokalipsiaren garaian’

  • Ekitaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2025/11/20 Noiz arte: 2025/11/21, 09:00

Kokapena

Baroja entzunaretoa - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbo (Bizkaia)

Deskribapena

Bilbok “Queer/kuir mutazioak apokalipsiaren garaian” kongresua hartuko du, arte garaikidea, teknologia eta gizartea uztartzen dituen topaketa bat. Antolatzailea GizaArtea da, artearen eta gogoeta kritikoaren inguruan lan egiten duen Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) diziplina arteko ikerketa taldea. Helburua da hainbat esparrutako artistak, teorikalariak, ikertzaileak eta sortzaileak elkartzea (artea, filosofia, teknologia, gizarte-zientziak) mundua nola aldatzen ari den elkarrekin pentsatzeko, “ikuspegi queer eta posthumanistetatik abiatuta”.

Kongresuak gure oraina markatzen duten “mutazioak” aztertu nahi ditu (teknologikoak, biologikoak, sozialak eta kulturalak) ikuspegi queer/cuir-a tresna gisa erabiliz, pentsamendu-egiturak zalantzan jartzeko.

Egitarau osoa, web ofizialean ikus daiteke. Hauek dira hizlarietako batzuk:

  • ORLAN, gorputz-artearen aitzindaria eta gorputzaren eta teknologiaren arteko harremanen mundu mailako erreferentea. Bere obra kritiko eta subertsiboak identitateari, generoari eta politikaren inguruko eztabaidak errotik aldatu ditu.
  • Pol Guasch, idazlea eta poeta; ‘Napalm en el corazón’ lan sarituaren egilea, eta literatura queer europarreko ahots gazte nabarmenetako bat.
  • Itziar Markiegi, artista diziplina askotakoa, marrazkilaria eta zarataren ikertzailea; Jana Jan proiektu sonoroaren sortzailea. Zarata, akatsa eta feedback-a aztertzen ditu, tresna autokonstrujituak eta gailu eraldatuak erabiliz.
  • Genoveva, soinu-teknikari profesionala eta artista multidiziplinarra; RUIDER4 eta Genoveva Ferrocide bezalako proiektuetan aritua. Donations Project-eko presidentea, soinua eta ikus-entzunezko analogikoak uztartzen ditu DIY estetikatik.

Doako ekitaldi irekia, izen-emate bidez.