euskaraespañol

photocampus: eguneko irudia

Redes sociales campusa

Korrika erresistentziarik gabe!

  • Photocampus

Lehenengo argitaratze data: 2026/11/16

NON: Arabako Campusa. NOIZ: 2026ko azaroaren 15ean. NORK: Nuria Gonzalez.

 

Unibertsitateko VI. PRAN Lasterketa igandean, azaroaren 15ean, ospatu zen ‘Korrika erresistentziarik gabe!’ lelopean. EHUko Farmazia Fakultateak antolatzen duen unibertsitateko herri-lasterketa eta kontzientziazio ekitaldia da, Antimikrobianoekiko Erresistentziari Aurre Egiteko Plan Nazionalaren testuinguruan.

Helburua antimikrobianoen erabilera egokia eta erresistentziarik gabeko osasuna aldarrikatzea da; ez da lehiakorra, oinez edo korrika egin daitekeen 5,2 kilometroko ibilbidea da.

Argazki guztiak, hemen: Unibertsitateko VI. PRAN Lasterketa | VI Carrera Universitaria PRAN 2026 | Flickr

 

Eguneko irudi guztiak ikus ditzakezu Photocampus atalean.

Nahi ahal duzu atal honetan zuk egindako irudia argitaratzea? Bidali, mesedez, honako helbide honetara: campusa@ehu.eus