euskaraespañol

Eguneko irudia

Redes sociales campusa

Gure Fakultateko argiak

  • Photocampus

Lehenengo argitaratze data: 2021/05/19

NON: Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko II. eraikuntza. NOIZ: 2021eko maiatza. NORK: Nagore Iraola. UPV/EHU.

 

Euskal Herriko Unibertsitateko Haur Hezkuntza Graduko 3. mailako ikasleek Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko II. eraikuntzako leku ezberdinetako eta momentu ezberdinerako argiak marraztu zituzten, eta jasotako argi horietako batzuk dira ikastegi horretan zehar kokatuak izan daudenak.

Olaia Miranda irakasleak proiektua azaltzen du: “Lan hau Reggio Emiliako Haur Hezkuntzako eskoletako lantegietan oinarritzen da, zehazki, pertzepzio sentsoriala garatzeko lantegietan. Hain zuzen, Reggio Emiliako eskoletan haurrek bizi dituzten esperientzien hautematea ahalik eta zentzumen nahiz erregistro aberatsenekin jasotzen saiatzen dira, hala, munduarekiko geure hautematea eta harremana aberastuz, eta honekin bat, ikaskuntza osoago bat bultzatuz. Guk ere munduarekiko hautematea eta erantzuna aberasteko helburu honekin bat eginaz, Reggio Emilian gauzatzen duten jarduera espezifiko bati eutsi diogu. Zehazki, egunaren, garaiaren eta kokapenaren arabera aldakorrak eta anitzak diren argiak hautemateko eta kolorez jasotzeko saiakera egin dugu. Hots, argia ez da argi/itzal edo zuri/beltz biko sistema murriztu batera mugatzen, baizik eta gama zabal, anitz eta aldakor batean hedatzen da; eta honenbestez, gure lana ere argi ezberdin horiek hautematea eta jasotzea izan da. Bestetik, lan honek (haurrei ez bezala) bigarren erronka bat ere suposatu digu guri, Haur Hezkuntzako Graduko ikaslegoari. Izan ere, hazi hala, mendebaldeko gizartearen eta bertako hezkuntza sistemaren ezaugarriak bide, geure adimenaren alderdi arrazionala, analitikoa eta sinbolikoa oso indartuak izaten baitira, bestelako gaitasun espazialak, erlazionalak eta artistikoak haien mende geratuz. Hala, geuk, Haur Hezkuntzako Graduan, argiak, horren etereoa eta ez-gauza iruditzen zaigun zerbait marrazteko saiakeran, geure alderdi sinbolikoa alde batera utzi behar izan dugu, geure bestelako gaitasun erlazionalak garatuz margo hauek jaso ahal izateko. Hau da, argia marrazteko ez dugu bonbila baten forma sinbolikoa irudikatu (edo ez soilik), baizik eta bonbila horrek ematen duen argia bera da geure margoen bidez irudikatzen saiatu garena. Margo hauetako asko jasoak izan diren lekuetan beraietan erakusgai daude, geure ikastegiko argien kartografia pertzeptibo, aldakor eta subjektibo bat osatuz”.

 

Saileko argazki guztiak Photocampusen.

Udaberri (berezi) honi buruz zuk egindako irudi bat argitaratzea nahi duzu atal honetan? Bidal iezaguzu, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus