euskaraespañol

photocampus: eguneko irudia

Redes sociales campusa

Laugarren txoko ezkutuak badu irabzlea!

  • Photocampus

Lehenengo argitaratze data: 2026/05/28

Laugarren irabazlea, Ainhoa Landa Sedano
Laugarren irabazlea, Ainhoa Landa Sedano | Argazkia: Mitxi. EHu

Oraingoan, EHUko gure txoko ezkutuak ezagutzeko eta kokatzeko erronkak Bilboko Ingeniaritza Eskolara eraman gintuen, historiaren eta teknologiaren arteko lotura gordetzen duen txoko berezi batera. Kristalezko armairu baten atzean, irrati-aparatu zaharrak, aginte analogikoak eta bestelako gailuak bildu genituen; gaur egun isilik badaude ere, garai batean mundua entzun eta ulertzeko leiho izan ziren.

Aurkitu zutenen artean, hilabete honetako zozketako irabazlea Ainhoa Landa Sedano izan da, Santurtziko bizilaguna, Portugaleteko Karmengo Ama ikastetxeko irakaslea eta EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko ikasle ohia.

Irudia ikustean, berehala ezagutu zuen txokoa: “Batxilergoko irakaslea naizenez, urtero laguntzen dut nire ikasleak PAU azterketetara Ingeniaritza Eskolan. Lehen urteetan, probak egiten ziren bitartean, askotan galtzen nintzen pasilloetan, eta argazkia ikustean berehala etorri zitzaidan gogora lekua”.

Zorionak, Ainhoa! Eta mila esker parte hartu duzuen guztioi. Gogoratu hilabetero azken ostegunean EHUko bazter ezkutu berri bat argitaratzen dugula… eta parte hartzeko aukera berria ere bai. Animatuko al zarete hurrengoan?

 

Eguneko irudi guztiak ikus ditzakezu Photocampus atalean.

Nahi ahal duzu atal honetan zuk egindako irudia argitaratzea? Bidali, mesedez, honako helbide honetara: campusa@ehu.eus