-
Euskara eta Literatura II irakasgaiak ez du portaera berezirik erakusten USaPeko emaitzak osotasunean aztertzen direnean
-
EHUko bi ikertzailek izarrarteko ingurunean lehen azukrearen detekzioan parte hartu dute
-
Oceanus Plasticus proiektua saritu dute diseinu grafikoko lehiaketa garrantzitsuenetan
-
Algaverso spin-offak jaso du Gaztenpresa-MBAe3 saria
-
Zientzia eta trukea uztartzen dituen uda, Boise eta EHUren artean
Txoko ezkutuak EHUn: Arte STEAM Kolaboratibo apur baten bila
- Photocampus
Lehenengo argitaratze data: 2026/05/28
Arte STEAM Kolaboratiboa Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskolan garatutako ekimena da, artea, zientzia eta teknologia integratzen dituena espazio komunetan parte hartzeko sormen-prozesuen bidez. Ezagutza kolektiboki eraikitzen da, eta artea unibertsitatearen, eskolaren eta gizartearen arteko lotura-motorra da.
Lan horietako bat aukeratu dugu Campusako gure sailerako: ‘EHUren txoko ezkutuak’.
Non dagoen baldin badakizu, konta iezaguzu campusa@ehu.eus helbidera mezu elektroniko baten bidez eta zozketa baten hartuko duzu parte, ‘oso EHUko’ opari bat irabazteko.
Hileroko azken ostegunean ekarriko dizuegu geure unibertsitateko txoko ezkutu berri bat, zein bere zozketa eta sariarekin.
Joan den hileko enigma asmatu duen pertsona Ainhoa Landa izan da.
Zorionak!
Eguneko irudi guztiak ikus ditzakezu Photocampus atalean.
