Leioako Udalak eta EHUk lankidetza-hitzarmena sinatuko dute ariketa fisikoari buruzko ikerketa sustatzeko, minbiziaren aurkako prebentzio-tresna gisa
- Ekitaldia
Noiz eta non
2025/09/22, 10:30
Kokapena
Leioa-Erandio (Bizkaia)
Deskribapena
Leioako alkateak, Iban Rodríguez Etxebarriak, eta Estitxu Garai Artetxek, EHUko Bizkaiko Campuseko eta Komunikazioko errektoreordeak, irailaren 22an, astelehena, 10:30ean, Udaletxeko Udalbatza Aretoan, bi erakundeen arteko lankidetza-hitzarmena aurkeztuko dute, ariketa fisikoa minbiziaren kontrako tresna gisa inguruko ikerketa aitzindari bat bultzatzeko helburuarekin.
Ekimen hau Ana Rodríguez-Larrad irakasleak zuzenduko du, Ageing On ikerketa-taldearen barruan, Euskampus Fundazioak bultzatutako Onko-On Misioaren esparruan. Proiektuaren helburua da ariketa fisikoaren preskripzioa optimizatzea minbizia duten pertsonengan, esku-hartze seguruak, eraginkorrak eta parte-hartzaileen beharretara egokituak bermatuz.