Letren Fakultateko graduazio berria
- Kronika
Lehenengo argitaratze data: 2026/11/18
Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU) Letren Fakultateko areto nagusian 2025-2026 ikasturteko 396 ikasleei zein masterreko 62 ikasleei diplomak emateko ekitaldia ospatu zen. Ixone Fernandez de Labastida EHUko Arabako Campuseko errektoreordea eta Rakel Varela ikastegiko dekanordeak ekitaldiaren buru izan ziren. Bertan Blanca Urgell Letren Fakultateko Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak Saileko irakasleak nahiz Orbange Ormaetxea aipatutako ikastegiko Geografia eta Lurralde Antolakuntza, Historiaurrea eta Arkeologia Saileko irakasleak eskola magistrala bana eskaini zuten.
Ekitaldian erretiroa hartu duten ikastegiko langileei omenaldia egin zitzaien:
- José Ramón Calavia Ruiz de Larrinaga, Geografia, Historiaurrea eta Arkeologia saileko idazkari administratiboa.
- Izaskun Zialtzeta Egaña, Fakultateko atezain nagusia.
- Antonio Dupla Ansotegui, Ikasketa Klasikoak Saileko irakaslea.
- Margarita Giménez Bon, Ingeles eta Aleman Filologia eta Itzulpengintza eta Interpretazio Saileko irakaslea.
- José Antonio Mugica Alustiza, Geografia, Historiaurrea eta Arkeologia Saileko irakaslea.
Era berean, ikasketa-amaierako aparteko sariak jaso zituzten:
Historiako gradua:
- Mireia Larraza Urrea
- Naiara Zuñiga Santxotena
Euskal Ikasketetako gradua:
- Irati Beristain Zabala
- Izaro Urreta Elizegi
Artearen Historiako gradua:
- Bakarne Rodríguez Domínguez
Itzulpenginza eta Interpretazio gradua:
- Maialen Mielgo Diego
- Martina Dolores, Picerno
Filologiako gradua
- Itxaso Ruiz Alzola
Musika emanaldi batek amaiera eman zion ekitaldiari.