Iker Gastaminza eta Yannik Briones ikasleek Marokoko basamortuak zeharkatzen dituen UNIRAID rally solidarioko esperientzia azalduko dute
Noiz eta non
2018/02/07, 12:30 - 00:00
Kokapena
Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Deskribapena
UNIRAID rally solidarioaren helburua da Maroko zeharkatzea eta 30 kilo material solidario banatzea basamortuko herrixken artean. Taldeak 18 eta 28 urte arteko ikasleek osatu behar dituzte. Proban parte hartuko duten taldeetako bat Iker Gastaminza Unanue UPV/EHUko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako ikasleak eta Yannik Briones Duarte UPV/EHUko Zuzenbide Fakultateko ikasleak osatzen dute. Bi ikasle horiek, otsailaren 24tik martxoaren 4ra bitartean, 7 etapa osatu beharko dituzte roadbook batekin nabigatuz, Maroko iparraldetik hegoalderaino zeharkatzeko helburuz. 9 egunean ibiliko dira Marokoko basamortuan barrena, 20 urtetik gorako ibilgailu batekin.
Basamortura abiatu aurretik, Iker Gastamizak eta Yannik Brionesek beren abenturaren berri emango dute asteazken honetan, otsailak 7, 12:30ean, UPV/EHUko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako Gradu Aretoan, Donostian.
Horrez gain, bi ikasleek Marokoko ibilbide eta basamortuak zeharkatzeko erabiliko duten ibilgailua erakusgai egongo da unibertsitate ikastegi horretako hallean aste osoan, otsailaren 5etik 9ra.
