Mahai ingurua: arlo sozialera irekitako soziologia
- Ekitaldia
Noiz eta non
2022/02/21, 17:10
Deskribapena
San Frantziskoko Udaltegia
Mariaren Bihotza plaza, Bilbo
Norekin behar du hitz egin soziologiak eta zein premiari erantzun behar dio ikerkuntza sozialak? Zenbateraino alda ditzakete gizarte mugimenduek, auzo elkarteek edo ekimen sortzaileek ikerketa soziologikoa egiteko modu akademikoak? Zeintzuk dira mugimendu horien eta soziologiaren arteko loturak?
Euskal Herriko Unibertsitatearen Ikerketa Ereduak eta Arloak Gizarte Zientzietan masterrak mahai inguru bat antolatu du, Soziologiaz arlo sozialetik hausnartzeko. Mahai inguru hau aukera bat da gizarte eragileei eta gizarte eragileekin batera galderak egiteko, gaur egun, gizarte zientziek eta ikerkuntzak duten eginkizunari buruz, gizarte mugimenduen eta beste zientzia batzuen ikuspuntutik, zientzia horren zeregin akademikoari buruz hausnar dezaten.
Mahai ingurua Gizarte eta Informazio Zientzien Fakultatearen 40. urteurrenaren ospakizunen barruan kokatzen da.
Mintegian hartuko dute parte:
- Elena Casado Aparicio (Unibertsitate Konplutentsekoa), ‘socióloga ordinaria’ plataformaren sortzaileetako bat.
- María José Barrera Márquez, Sevillako Prostituten Kolektiboko sortzaileetako bat. Hainbat gizarte erakundetako oinarrizko militantea eta sexu langileen eskubideen ezinbesteko ahotsa.
- David San Martín Segura (Errioxako Unibertsitatekoa). Legelaria eta gizarte langilea. Oinarrizko Eskubide eta Askatasunei buruzko Ikerketa Soziojuridikoen Behatokiko kidea.
Informazio gehigarria
Programa [PDF]