euskaraespañol

Redes sociales campusa

Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko ikasleek graduazioa ospatu zuten Euskalduna Jauregian

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2025/06/10

Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko graduazioa | Argazkia: EHU

Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Medikuntza eta Erizaintza Fakultateak 2024-2025 ikasturtea graduatzeko ekitaldia ospatu zuen atzo, ekainaren 9an, Bilboko Euskalduna Jauregian. Medikuntzako, Erizaintzako, Odontologiako eta Fisioterapiako graduetako ikasleek parte hartu zuten ekitaldian, guztira, ikasturte honetan ikasketak amaitu dituzten 564 graduatu.

Ekitaldia EHUko errektore Joxerramon Bengoetxeak, Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburu Alberto Martínez Ruizek, Bilboko Udaleko lehen alkateorde eta Segurtasun Saileko zinegotzi Amaia Arregi Romaratek, Fakultateko dekano Almudena Ramos Uriartek eta idazkari akademiko Laura Gómez Santosek zuzendu zuten. Agustín Martínez Ibargüen, Dermatologia, Oftalmologia eta Otorrinolaringologia saileko katedraduna eta fakultateko dekano ohia, izan zen promozioaren aitabitxia, eta bere hitzaldian lanbide sanitarioen garrantzi etiko eta soziala azpimarratu zuen. 

2024-2025 ikasturtean, 306 ikaslek amaitu dituzte Medikuntzako ikasketak (52. promozioa), 167k Erizaintzakoak (46. promozioa), 39k Odontologiakoak (35. promozioa) eta 52k Fisioterapiakoak (11. promozioa). EHUko abesbatzak, 20:00ak aldera eskainitako emanaldi musikalarekin, ospakizun eta aitortza akademikoz beteriko jardunaldi hunkigarriari amaiera eman zion. 

Ekitaldiko argazki bilduma ikusgai hemen: 20250609 Medikuntza eta Erikaintzaren Graduazioa | Flickr

Esteka honetan graduazio ekitaldiaren laburpen bideoa: https://youtu.be/I6fg_NuXRac

Beste esteka honetan zeremonia osoaren bideo osoa: https://youtu.be/5MBKOQsSQmk


Honen harira