euskaraespañol

Eguneko irudia

Redes sociales campusa

Hitzaldia: Miren Agur Meabe, biolontxeloarekin batera Karmele Castillo

Noiz eta non

2022/04/28, 13:00

Kokapena

Antonio Beristain Areto nagusia - Carlos Santamaria Zentroa
Plaza de Elhuyar 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Miren Agur Meabe | Argazkia: José Madrid

Deskribapena

Ostegunean, apirilaren 28an, Euskal Herriko Unibertsitateko Carlos Santamaria Zentroko areto nagusian, Donostian, Miren Agur Meabek, Poesiako Sari Nazionala euskarazko lan batekin irabazi duen lehen egileak, bere poetikari buruzko hitzaldia emango du. Virginia Virginia Woolfen obrari keinu eginez, sormenaren gela atontzeko bere modua azalduko du, hainbat urratsetan: gela bilatzetik hasi, eta kontratua, espazioaren banaketa, argiztapena, bentilazioa, altzariak, almazenajea, berokuntza eta osagarriak, estetika-irizpideak eta materialak barne. Biolontxeloarekin batera Karmele Castillo izango da idazlea.

Carlos Santamaria Zentroak bere 10. urteurrena ospatuko du, eta, hori dela eta, UPV/EHUren Gipuzkoako Campuseko Liburutegiak bat egingo du EHUkulturak apirilaren 28an, ostegunean, liburuaren egunean antolatutako ekitaldiarekin. Hainbat jarduera antolatu ditu. Ekitaldi nagusia Miren Agur Meabe poeta ospetsuaren hitzaldia delarik.

PROGRAMA

12:45 (hall)

Agustin Erkizia Gipuzkoako Campuseko errektoreordeak eta Miren Agur Meabe idazleak liburuak trukatuko dituzte Trukartuz ekimenaren inguruan.

13:00 (areto nagusia)

-Agustin Erkizia Gipuzkoako Campuseko errektoreordearen hitzaldia eta campuseko Liburutegiaren 10. urteurreneko bideoaren proiekzioa. Marian Piñeirok, UPV/EHUko Unibertsitate Liburutegiko zuzendariak, bideoa aurkeztuko du.

-Miren Agur Meaberen hitzaldia bere poetikari buruz, Karmele Castillok biolontxeloarekin lagunduta.

TRUKARTUZ

UPV/EHUko Argitalpen Zerbitzutik irakurzaletasuna era berezian sustatzeko asmoz Trukatuz ekimena jarri da abian. Horren bitartez, hiru campusetan liburuen trukea sustatuko da, eta horretarako, doan eskainiko dira unibertsitateak argitaratutako lanak. Gipuzkoako Campusean, ostegunean, 10:00etatik 16:00etara, Carlos Santamaria Zentroko hallean egingo da.

ERAKUSKETA

Era berean, campuseko liburutegiak 10 urte bete dituela ospatzeko, apirilaren 28tik ekainaren 30era '10 urte, 10 ardatz’ izeneko erakusketa jarri da ikusgai.