euskaraespañol

Redes sociales campusa

BiscayTik Fundazioaren sariak

Karrera Bukaerako Proiekturako Daniel G. Lorenzok garatutako app batek hiru sari jaso ditu

"TTS Aholab", Start BiscayApp lehiaketako irabazlea, 2014ko Bizkaiko app onena eta Hezkuntza eta Berrikuntza kategoriko aplikazio hoberena

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2015/03/06

Daniel G. Lorenzo sarietako bat jasotzen

"TTS Aholab" app-ak, Daniel García Lorenzo Telekomunikazioetan Ingeniariko ikasle baten Karrera Bukaerako Proiektuak hiru sari irabazi ditu BiscayTik Fundazioaren eskutik. TTS Aholab-ek Hezkuntza eta Berrikuntza kategoriko aplikazio onenaren aitortza izan du, baita 2014ko Bizkaiko app hoberenarena eta lehiaketako irabazlearena ere.

García Lorenzok Bilboko  Ingeniaritzako Goi Eskola Teknikoko Aholab ikerketa taldearekin lanean sortu du aplikazio irabazlea, zeinak testua sintetizatu eta ahots pertsonala eta intuitiboa bihurtzen duen.

"Ahotsa galdu duten lagunei edo ulertarazteko zailtasunak dituztenei dago zuzenduta aplikazio hau. Pertsona hauei komunikatzeko erraztasunak ematea du app horrek xedea. Interfaz bat eskaintzen da testua ahots bihurtzeko, hala, solasaldi bat izan ahal izango dute erabiltzaileek", argitu du Daniel García Lorenzo  UPV/EHUko ikasleak.

Aurretik aukeratu eta pertsonalizatu den ahots bat erabili daitekeela da tresna horrek eskaintzen duen aukeretatik azpimarragarrienetarikoa. Horretarako, ZureTTS atarian eman beharko da izena. Atari horretan, ahots jakin bat hautatzeko aukera izango da, alde batetik; baina, bestetik, ‘Ahotsen Banku' bat sortzeko helburua ere badu. Bertan, erabiltzaileek beren ahotsa eman ahal izango dute  grabazio batzuk eginez (100 esaldi); ondoren horiek ahotsik ez duten pertsonek erabiliko dituzte.

"Atari horrek erabilgarritasun handia izan dezake ahotsa galduko duten lagunentzako (laringotomia bat izango dutenak, adibidez, edo endekapenezko gaixotasuna dutenez ulergarritasuna galtzen doazen pertsonenak) , 100 esaldi grabatu ondoren, sistemak ahots sintetiko eskainiko dira, jatorrizko ahots aren antz handia izango duena, hain zuzen", azaldu du Inma Hernaez, ikerketa taldeko kideak.

Aholab Signal Processing Laboratory

Aholab Signal Processing Laboratory UPV/EHUren Ikerketa Taldea Bilboko Ingeniaritzako Goi Eskola Teknikoan dago kokatuta.  Hizkuntza teknologietan esperientzia zabala dauka eta hizkuntza ezagupena, ahots bihurketa eta hizlariaren ezagupena lantzen du. Aholab taldeak sortutako ezagutza gizartera zabaltzeko du xedea eta app irabazlea lan horren fruitua izan da. Aplikazioa oraindik ez da merkaturatu, baina izandako aitorpenek eta jasotako sariek bidea erraztuko die.

App-a hemen jaitsi daiteke. 


 

UPV/EHUko KOMUNIKAZIO BULEGOAk
editatutako informazioa