euskaraespañol

Eguneko irudia

Redes sociales campusa

José María Pérez De Uralde CIRIEC-Espainiako presidente berri aukeratu dute

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2015/04/29

José María Pérez de Uralde, Gizarte Ekonomiako Euskal Behatokiko (OVES/GEEB) zuzendari eta UPV/EHUko Zuzenbide Fakultateko Ekonomia Aplikatua I Sailaren irakaslea, CIRIEC-Espainiako presidente aukeratu dute. Duela gutxi Madrilen, CIRIEC-eko zuzendaritza kontseiluak eginiko bileran erabaki dute. Horrela, Pérezek José Luis Monzón irakaslea ordezkatu du, eta Monzón, bileran bertan, CIRIEC-Espainiako komisio zientifikoko presidente hautatu dute.

José Mª Pérez De Uraldek, gizarte ekonomian legelaria eta aditua, CIRIEC-en funtzionamendua ondo ezagutzen du, bai estatuan bai nazioartean, duela zenbait urte CIRIEC-Espainiako lehendakariorde baita.

Aldi berean, Gizarte Ekonomiako Fundazio Iberoamerikarreko (FUNDIBES) zuzendaria izan zen 2003 eta 2012 urte bitartean, baita Enplegu eta Ekonomia Sozial eta Kooperatiboko Behatoki Iberoamerikarreko (OIBESCOOP) zuzendari exekutiboa ere; eta gizarte-ekonomiako urtekari iberoamerikarra koordinatu zuen. Gaur egun, CIRIEC-eko nazioarteko kontseiluko batzordekidea da eta Gizarte Ekonomia, Enplegu Ministerioa eta Gizarte Segurantzako sustapen kontseiluko kide.

Hainbat artikuluren eta argitalpenen egile da, bereziki gizarte-ekonomiako zuzenbide arloan eta Iberoamerikako ekonomia sozial eta solidarioan. Ildo beretik, 2012an, aditu gisa parte hartu zuen Europako Batzorde Ekonomiko eta Sozialak (CESE) landutako irizpenean, Latindar Amerikako ekonomia sozial eta solidarioari buruzkoa.

Halaber, UPV/EHUko Ekonomia Sozial eta Solidarioko Master Ofizialeko irakasle da eta UPV/EHUri lotua dagoen GEZKI institutuko kidea da; gainera, 2008an, sortu zenean, idazkari nagusia izan zen.

UPV/EHUko KOMUNIKAZIO BULEGOAk
editatutako informazioa