Nagore Iraolak bere ipad jaso du
- Kronika
Lehenengo argitaratze data: 2015/06/08
Tolosako Laskorain Ikastolako ikasle honek irabazi du UPV/EHUko Ikasleen, Enpleguaren eta Gizarte Eginkizunaren errektoreordeak Gipuzkoan zozkatu duen iPad minia. Zozketa Unibertsitatek hiru campusetan antolaturiko Orientazio azoken esparruan sartuta dago. Naroa Iraolak saria jaso du Ana Arrieta Gipuzkoako Campuseko errektoreordearen eta Maite Zelaia Ikasleen, Enpleguaren eta Gizarte Eginkizunaren errektoreordearen eskuetatik. Irabazleak batxilergoko bigarren ikasturtea amaitu du eta, ikastolako ikasketak bukatzen dituenean, Arabako Campusean Ingurumen Zientziak egiteko asmoa du.
Argazkia: UPV/EHU