euskaraespañol

Eguneko irudia

Redes sociales campusa

Kroaziarekin lankidetza hitzarmena

Agirre Lehendakaria Centerren bidez gauzatuko dituzte akordioaren helburuak

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2015/07/07

Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) errektore Iñaki Goirizelaiak eta Kroaziako Errepublikako Ekonomia ministro Ivan Vrdoliak-ek lankidetza hitzarmen bat sinatu dute, Kroaziako Errepublikako euskal esperientzia nazioartean proiektatzeko eta partekatzeko. Agirre Lehendakaria Center for Social and Political Studies zentroaren bidez gauzatuko da erakunde bien arteko hitzarmena; hango zuzendari Juan José Ibarretxe ekitaldian izan da.

2012tik, Agirre Lehendakaria Centerrek lankidetzan dihardu Kroaziako Errepublikako Ekonomia Ministerioarekin, esperientziak partekatzen, eta Kroaziaren eta Euskadiren arteko elkarlan posibleak aztertzen hainbat arlotan. UPV/EHUk eta Kroaziako ministerioak izenpetutako hitzarmenarekin, diziplina anitzeko ikasketen zentro horren bidez, zabaldu egingo da UPV/EHUk azken urteotan Euskadin hedatutako berrindustrializazio eta kluster politiken inguruan duen ezagutza. Hala, hemen izandako esperientzia eta jardunbide egokiak identifikatu eta Kroaziako ekonomian ezarri ahalko dira.Era berean, ekonomia eraldatzeko euskal eredua diseinatzen, ezartzen eta garatzen giltzarri izan diren pertsonen esperientzia eta ezaguera ere eramango da, ezagutzak trukatzeko, ideiak sortzeko eta aukera berriak detektatzeko.

Horrez gain, UPV/EHUren eta Kroaziako Errepublikako Ekonomia Ministerioaren arteko lankidetza horren bidez, ikerketarako eta berrikuntzarako elkarrekiko programak sustatuko dituzte, proiektuak batera aurkeztuko dituzte Europako deialdietan, eta elkarrekin antolatuko dituzte jardunaldiak, biltzarrak eta jarduerak, eztabaidatzeko, aukerak detektatzeko eta ideiak sortzeko.
 

Argazkiak: Gorka Estrada. UPV/EHU