euskaraespañol

Redes sociales campusa

Psikologia Fakultateko diploma banaketa

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2015/11/10

Jai giroan UPV/EHUko Psikologiako graduatuen III. Promozioko 156 ikasleei eta lizentziaturako XXV. promozioko 23 ikasleei diplomak banatu zitzaien Ignacio María Barriola Zentroan. Ekitaldia jendetsua izan zen. Ana Arrieta campuseko errektoreordea eta Ana Isabel Vergara Psikologia Fakultateko dekanoa ekitaldiaren buru izan ziren. Ekitaldian bi promozio hauen ikasleriaren inguruan ikus-entzunezko muntaia ikusi zen. Halaber, Maria Isabel Perez de la Fuentek Gradu Amaierako Lan Onenaren saria jaso zuen eta Teresa Esteban Peñalvak eta Maddi Labayen Iraetak aldiz Karrera Amaierako sari bereziak jaso zituzten.

 

Argazkiak: Gorka Estrada. UPV/EHU