-
Francisco Letamendia "Ortzi" hil da, EHUko irakaslea 2017ra arte
-
EHUk atsekabea erakutsi du Garaikoetxearen heriotzagatik: "Euskal unibertsitate publikoa zorretan dago berarekin"
-
EHUko Klaustroak % 73,7ko babesarekin onartu ditu estatutu berriak
-
Sexua aldagai saihetsezina ikerketa biomedikoan
-
Irakasleen irakurketa‑ohiturek euskal literaturaren irakaskuntzan eragina dute
Zientzia eta Teknologia Fakultateko diploma banaketa
- Kronika
Lehenengo argitaratze data: 2015/11/13
UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateak 2014-2015 promozioari dagozkion diplomak banatzeko ekitaldia ospatu zuen atzo ikastetxearen zaindaria den Alberto Handiaren ospakizunaren baitan. Promozio hau, XLII.a, ikastegian eman diren bederatzi titulu zientifiko eta teknologikoetatik ateratako 381 graduatu berrik osatzen dute.
Ekitaldi honetan, omenaldia eskaini zaie Fakultatean lanean 25 urte betetzen dituztenei eta azken urtean erretiroa hartu dutenei. Era berean, María Luisa Fernandez-Gubieda Fisika Aplikatuan katedraduna UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultatean hitzaldia eskaini die titulatu berriei ‘Magnetismo en bacterias y otros seres vivos' izenburupean.
Enrike Azurzak zuzentzen duen UPV/EHUko Koruaren emanaldiarekin itxi zen ekitaldia.
ARGAZKIAK: Mitxi.
