Onintza Etxebesteren ‘Sagardotegia omen zan', María Lópezen ‘Enlatados' eta Beatriz Hohenleiterren ‘Agosto' izan dira irabazleak, dokumentala, fikzioa eta bideo-artea sailetan, hurrenez hurren, Kordobako Unibertsitatearen (UCO) Suroscopia ikus-entzunezko proiektuaren bosgarren edizioan.
-
EHU, Europako unibertsitate hoberenen artean ingeniaritza ikasketetan
-
Guillermo Ruiz Irastorza: «Medikuak batzuetan sendatu, askotan arindu eta beti lagun egiten du»
-
Carlos Matuteren ikerketa batek bigarren postua lortu du Natureko Top Altmetricean
-
Venezuela en la geopolítica del imperialismo
-
EHUren memoriaren zaindaria
Onintza Etxebesteren GRALa, laburmetrai onena Suroscopia jaialdian
‘Sagardotegia omen zan' lanak irabazi du Kordoban antolatu duten lehiaketaren bosgarren edizioa
- Albisteak
Lehenengo argitaratze data: 2015/12/09
UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko Arteko Graduko ikaslea den Onintza Etxebesteren Gradu Amaierako Lanak (GRAL) 1869ko gertakari bat kontatzen du: Ardotx eta Larraburu bertsolarien arte norgehiagoka Mikelentxone sagardotegian (Oiartzun). Istorio hau ahoz aho transmititu da, belaunaldiz belaunaldi, Ardotxek emandako kolpea barkatzeko Larraburuk sortutako bertsoei esker. Etxebesteren dokumentalak gertakari horren oroimena berreskuratu nahi du, eta baita identitatea osatzen duten transmisioa eta kultura kolektiboaren inguruko hausnarketa bultzatu.
Epaimahaia honako hauek osatu dute: Albert Serra zinegilea ("Honor de cavalleria", "El cant del ocells", "Història de la meva mort"); Pablo Rabasco, UCOko Kultura zuzendaria; Antonio Navarro Cruz, Andaluziako Filmotekako programazioaren arduraduna; Ana Melendo Cruz, UCOko irakaslea; Mario Jacob dokumentalista; Fermín Marrodán, bideo-artista; eta Daniel Mantero, Huelvako Unibertsitateko Kultura teknikaria.
Hiru lan saridunak, Andaluziako Ikus-entzunezkoen Fundazioak urtero antolatzen duen Andaluziako Ikus-entzunezkoen Erakustaldian ikusi ahal izango dira. Bai saridunak zein gainerako parte hartzaileak ere (Espainia osotik eta baita Uruguayko Errepublikako Unibertsitatetik heldutako 87 lan) www.suroscopia.com webgunean ikus daitezke.
Sagardotegia omen zan (hubo una sidrería). Suroscopia 2015. from SUROSCOPIA on Vimeo.