euskaraespañol

Redes sociales campusa

Arturo Rodríguez, RACEFeko akademiko osoa

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2015/12/14

UPV/EHUko Finantza Ekonomian katedraduna eta Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko dekanoa, Arturo Rodriguez Castellanos, Ekonomia eta Finantza Zientzien Akademiako Akademiko (RACEF, gaztelerazko sigletan) Oso Hautatua (22. zenbakidun dominarekin) izendatu dute. Akademiaren egoitzan, Bartzelonan, joan zen ostegunean ospatutako ekitaldi solemnean, Arturo Rodriguezek hitzaldia eskaini zuen ‘Las personas, fuente de innovación y de creación de valor en la empresa' izenburupean, eta bertan, antolamendu-kultura eta motibazioa defendatu ditu enpresaren balore handi bezala, bai bere produktibitatearen onerako zein ematen duen irudiarentzako ere. Ekonomia eta Finantza Zientzien Akademiaren izenean, José A. Redondo López Akademiko Osoak eman dio erantzuna Arturo Rodriguezen hitzaldiari.