euskaraespañol

Redes sociales campusa

Euskadiko Arbitraje Batzorde berria

Izendatutako kideetako hiru UPV/EHUko Zuzenbideko irakasleak dira

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2015/12/16

Eusko Jaurlaritzak, Euskadiko Arbitraje Batzordea berritzeko, honako hauek izendatu ditu batzordekide: Gipuzkoatik, Carmen Agoués Mendizabal, Administrazio Zuzenbideko irakasle titularra; eta Arabatik, Joxerramon Bengoetxea Caballero, Zuzenbidearen Filosofiako irakasle titularra eta katedradun akreditatua. Bestalde, Gipuzkoako Aldundiak Juan Ignacio Ugartemendia Eceizabarrena izendatu du, Konstituzio Zuzenbideko irakasle titularra eta katedradun akreditatua. Hirurak jada jabetu dira karguaz, Eusko Legebiltzarrean. Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko Administrazio Zuzenbidea, Konstituzio Zuzenbidea eta Zuzenbidearen Filosofia Sailekoak dira Euskadiko Arbitraje Batzordeko hiru kide berriak.

"Arbitraje Batzordea organo berezi bat da. Euskadiko Autonomia Estatutuaren 39. artikuluan dago jasota, eta ekainaren 30eko 13/1994 Legeak arautzen du. EAEko Auzitegi Nagusiko buruak zuzentzen du, eta sei kidek osatzen dute: hiru Eusko Jaurlaritzak izendatzen ditu, eta beste hirurak, berriz, foru aldundietako bakoitzak. Egiteko bakarra du: autonomia erkidegoko erakunde komunek (Eusko Jaurlaritza eta Legebiltzarra) eta lurralde historikoetako erakundeek (foru aldundiak eta batzar nagusiak) dituzten eskumenen inguruko auziak ebaztea. Batzordekideak sei urtez aritzen dira" azaldu du Edorta Cobrerosek, UPV/EHUko Administrazio Zuzenbidea, Konstituzio Zuzenbidea eta Zuzenbidearen Filosofia Saileko zuzendariak.