María Puy Portillo, AMPEA 2015 sariduna
- Kronika
Lehenengo argitaratze data: 2016/02/02
Arabako Emakume Profesional eta Enpresarien Elkarteak (AMPEA) bere sarien XV. edizioa ospatu zuten, urtero sariak banatzen dituelarik Arabako emakume enpresari, zuzendari eta profesionalen artean. Oraingo honetan, 2015eko emakume profesionalaren kategoriari dagokion saria María Puy Portillo UPV/EHUko Nutrizioa eta Bromatologiako katedradun eta ikertzaileari egokitu zaio, Obesitate eta Nutrizioaren Fisiopatologia CIBER-en barruan den Farmazia Fakultateko Nutrizio eta Obesitateari buruzko ikertaldeko ikertzaile nagusia. Ekitaldiaren buru Julia Liberal AMPEAko presidente andrea izan zen eta Ramiro González diputatu nagusia eta Gorka Urtaran alkatea egon ziren bertan. AMPEA elkarteak, emakumea ekonomiaren, enpresaren eta gizarte eta lan munduan duen presentzia azpimarratzea du helburu nagusi.
Argazkiak: Nuria González. UPV/EHU