euskaraespañol

Eguneko irudia

Redes sociales campusa

Unibertsitatera etorriko diren ikasleak jarduera praktikoak egiten ari dira UPV/EHUn

Hiru campusetan 6.000 plaza inguru eskaini dira

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2016/02/17

Euskal Herriko Unibertsitateak martxoa arte, goizez eta arratsaldez, Eusko Jaularitzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren eta Euskal Herriko Unibertsitatearen arteko lankidetza programaren edizio berria gauzatuko da. Programa honek aukera eskaintzen die Batxilergoko, Lanbide-Heziketako Goi Mailako Prestakuntza-Zikloetako, Arte-Irakaskuntzetako eta Kirol-Irakaskuntzetako Goi Zikloetako ikasleei Euskal Herriko Unibertsitatean jarduera praktikoak egiteko.

Guztira, hiru campusetan, 6.000 plaza inguru eskaini dira eta jardueran 20 ikastegik parte hartu dute.

Programa honen helburuak hauek dira: batetik, jarduera egiten duen fakultatearen eskolaren ezagutza-eparruan sartzea ikasleak; bigarrenik, ekimenean aipatzen diren ikasketek gaurko gizartean duten garrantzia azaltzea; eta azkenik, bokazioak piztea.

Argazkiak: Gorka Estrada. UPV/EHU