euskaraespañol

Eguneko irudia

Redes sociales campusa

Zuzenbide Fakultatearen Bizkaiko atalaren karrera amaierako ekitaldia

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2016/02/22

Tituludunak beraien diplomak erakusten

UPV/EHUko Zuzenbide Fakultatearen Bizkaiko atalak 2014/15 ikasturteko promozioa osatzen duten 111 tituludunen –91 graduatu eta 20 lizentziatu– karrera amaierako ekitaldia ospatu zuen joan zen ostiralean, hilak 19.

Iñaki Goirizelaia UPV/EHUko errektoreak presiditu zuen ekitaldia, eta beran izan ziren, baita ere, Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidentea, Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako Herri Administrazio eta Justizia sailburua, Juan Luis Ibarra Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko presidentea eta Juana Goizueta UPV/EHUko Zuzenbide Fakultateko dekanoa.