euskaraespañol

Eguneko irudia

Redes sociales campusa

Josep Miró Nicolau Informatikako lehen dekanoa zendu da

Lehenengo argitaratze data: 2016/05/24

Pasa den larunbatean, hilaren 21an, zendu zen Josep Miró Nicolau (1930-2016) bere jaioterrian, Porreresen, 86 urterekin. Mallorcako ikertzaile hau Informatika Fakultateko lehen dekanoa izan zen (1971-1978). Miró Nicolau zen zuzendaria 1971 lehenengo ‘Informatika Zentroa' sortu zutenean, eta bera zen dekanoa 1976an Informatika Fakultatea sortu zutenean. Fakultateko irakasle batzuek, lehenengo promozioetakoek, oraindik gogoratzen dute atseginez irakasle hura. Oraintxe izan dira hiletak Porreres-en. Ezin izan gara joan, baina... Eskerrik asko Josep.