euskaraespañol

Redes sociales campusa

Gipuzkoako Esperientziaren Ikasgeletako ikasleei diplomak eman zaizkie

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2016/06/03

Aintzatespen diplomak eta bekak eman zaie Gipuzkoako Esperientziaren Ikasgeletan (55 urtetik gorakoentzat) ematen den Giza Zientzietako Unibertsitate Tituluaren hamalaugarren promozioko 32 ikasleei Carlos Santamaria Zentroan eta Gipuzkoako Campuseko errektore Ana Arrieta zein Gipuzkoako Esperientziaren Ikasgeletako zuzendari Josu Chueca buru izan duen ekitaldian. Donostia International Physics Centerreko presidente Pedro Miguel Etxenike bertan izan da ere eta ‘La sublime utilidad de la Ciencia inútil' izeneko hitzaldia eskaini du.