euskaraespañol

Redes sociales campusa

Marian Iriarte, Kimika Fakultateko dekano berria

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2016/07/11

Marian Iriarte Ormazabal (Donostia, 1962), UPV/EHUko kimikako doktorea Donostiako Kimika Fakultateko dekanoa aukeratu dute, Iñigo Legorburu Faus jaunaren ordez. Dekano berria fakultatearekin egon da lotuta ikasle garaietatik eta irakasle gisa sartu zen 1991. urtean. Aldi berean aritu da irakaslanean zein material polimerikoen arloko ikerketan. Kudeaketa lanak ere eginak ditu, Gipuzkoako Campuseko Kanpo Harremanetako zuzendaria izan baitzen, Cristina Uriarteren campuseko errektoreordearen taldean, 2004tik 2012ra bitartean. Hauek izango ditu taldekide: Gonzalo Guerrica-Echevarria antolakuntza akademikoko dekanordea, María Paulis nazioarteko harremanetako dekanordea eta Mikel Oiarbide idazkari akademikoa.

Argazkiak: UPV/EHU