UPV/EHUk Eguberrietan Donostia argiz apaintzen du
- Albisteak
Lehenengo argitaratze data: 2016/10/11
Donostiak UPV/EHUko ikasle gazteek diseinatutako Eguberrietako sinbolo berri bat inauguratu du. Elementu berria hamar metroko garaiera duen argiztatutako elur-bola handi bat da, bere baitan Kontxako pasealekuko Cervantes Plazako On Kixote eta Santxo Panzaren eskultura edukiko duena, haren gainean, elurra eskulturen ingurura motel-motel erortzen denaren efektua birsortuz. Gainera, metalezko zutabe desmuntagarri batzuen bitartez, argi-puntu batzuk zintzilikatuko dira izarrez betetako zerua irudika dezaten. Proiektua Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoak, Donostiako Sustapenaren bitartez, eta Euskal Herriko Unibertsitateak UPV/EHUko Arkitekturako eta Ingeniaritzako ikasleentzako deitatuko lehiaketako irabazlea da. Proiektu irabazlea Juan Álvaro de Diego, Víctor Niessen Fernández eta David Senovilla Ramos ikasleek osaturiko taldearena da.
Ernesto Gasco, Ekonomia Bultzatzeko zinegotzia, oso pozik agertu zen lehiaketako epaimahaiaren epaiarekin; "izan ere, unibertsitatetik enpresara irekitako berrikuntza-prozesuak hurbiltzeaz gain, zeinak, taldean landutako irtenbide sortzaileak eskainiko dituen, proiektu irabazlea hiriko Eguberrietako argiztapenaren baitan elementu diferentziatzailea izango da. Horretaz gain, lan-ildo horrek hiriak planteatzen dituen ingurumen-, gizarte- eta ekonomia-erronkei aurre egiteko aukera ematen digu. Ederra geldituko dela iruditzen zait eta Kontxako puntu hori, Eguberriei begira, leku magiko bihurtuko dela".
Proiektu irabazlea argiztapenaren kontzeptu berri baten baitan sartzen da; horrek askoz ere elementu iraunkorragoak proposatzen ditu, argi-kutsadura minimora murrizten du eta aireko elementuak zoruko irudi handiarekin integratzen ditu. Proiektu irabazlearen justifikazioan, egileek azaldu zuten Eguberrietako bolaren efektua eskulturak kokaturik daudeneko idulkiarekin berarekin nabarmentzen dela. Eta bola biltzeko kolore zuria eta urdina aukeratu zituztela Donostiarekin erraz identifikatzen direlako. Horretaz gain, izar-multzo horiekin gau izartsuaren irudia berreskuratu nahi izan dutela ere azpimarratu nahi izan zuten, egun, hiri handi guztietan dagoen gehiegizko argi-kutsaduraren ondorioz hori ezinezkoa baita.
Lehiaketak, Zinegotzigoaren eta UPV/EHUren artean izenpetutako hitzarmenaren baitan sartzen denak, eta 12 talde, guztira, Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako eta Arkitektura Goi Eskola Teknikoaren 60 parte-hartzaile bildu zituenak, unibertsitateko diziplina desberdinen arteko lankidetza-lanak bultzatzeko estrategiari erantzuten dio. Horretarako, talde mistoak osatu behar zituzten bi ikastegietako ikasleekin. Epaimahaian, UPV/EHUko eta Donostiako Sustapeneko ordezkariekin batera, Iluminaciones Ximenez S.A Eguberrietako argiztapenaz arduratuko den enpresa esleipendunak ere parte hartu zuen. Gainera, hiriko Eguberrietako argiztapenaren ezaugarri teknikoei buruzko prestakuntza-saioa eskaini zien parte-hartzaileei. Proiektu irabazleak 3.000 euroko saria lortu du.
Horretaz gain, lehiaketan, bi accesit eman dira, bakoitza 600 euroko sariaz hornituta:
- Chen Yu Jimenez, Cristina Rodríguez eta Sergio Rodriguez. Arkitekturako accesit saria: Araba parkeko zirkuko karpa.
- Iñigo Ocamica, Iñigo Urreta eta Luca Sangalli: ingenieritzako accesit saria. Argiztapen iragankorra.
